XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PIARRES LARZABALEN IDAZLANAK

SEIGARREN LIBURUA

Piarres Larzabalen idazlanen seigarren liburukiak bi zati nagusi dauzka: Etnografia-solas deitu duguna lehenik eta Hitzaldi eta mintzaldi batzuekin osatua bigarrenik.

Lehenik Etnografia-solas izenarekin agertzen dira, 1973-1976 tartean, GURE HERRIA aldizkarian eta Euskaltzaindiaren EUSKERA deituan argitaratu ziren gure iduriko etnografia kutsua duten artikulu zenbait, hala nola Eskual errankizun batzu, Eskuina eta ezkerra, Eskualduna eta aroa, Eskualduna harri-gizon, Eskualduna eta landarea, Eskualduna eta koloreak, Ots-izenez, Purruskeria batzu eta azkenik gure ustez argitaratu ez ziren baina eskuzkributan aurkitu ditugun bi artikulu: Gorputz aurtikinak eta Buhame horiek!

Bigarren zatian sailkatu ditugu zenbait Hitzaldi eta Mintzaldi, ez ordea Zokoako apezak berak, liburuxka batean, Nere Mendixkatik izenarekin argitaratu zituen ETA-ko hilen ehortzetako sermoiak.

Hemen aurkitzen dira bada Bordaleko ixtudiantei eman hitzaldia (1955), Urrunan Jaun Pertsulariei errana (1958), IKAS-eko errient eta errientsei eskainia (1959), Euskaltzaindian sartzeko mintzaldia eta Piarres Lafitten ihardespena (1963), gure pastoralez eta gure antzertiaz egin hitzaldiak (1961, 1965), Piarres Broussain-en omenaldirako, Hazparneko elizan, bikari ohiak eman predikua (1978) (...)